RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Albisteak

Etxepare Euskal Institutuak eta AIE erakundeak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

2012-02-22

Etxepare Euskal Institutuak eta AIE (Asociación de Artistas, Intérpretes o Ejecutantes) erakundeak 2012. urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Ituna, Artistas en Ruta programaren baitan sinatu dute eta hurrengo hiruhilekoan egitasmoan parte hartuko duten taldeak aukeratu dituzte. Horien artean, lehen aldiz lau musika talde euskaldun izango dira: Jon Urrutia Trio, Jabier Muguruza, Sumisión City Blues eta Smile.

Hitzarmen honen helburu nagusia euskal musika produkzioak Espainiar Estatu mailan ezagutzera ematea da. Akordioaren ondorioz, Etxepare Euskal Institutuak diruz lagunduko du Artistas en Ruta egitasmoa.

Artistas en Ruta egitasmoaren metodologiari jarraituz, lehenik eta behin Espainiar Estatu osoko aretoak aukeratzen dira urtero. Ondoren, AIEk jaso dituen artisten eskaeren artean aukeraketa egiten da. Hiru hiletik behin kontzertu zikloetan parte hartzeko aukera dute talde horiek.

erantzunak
   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       
Zuretzat
           
  Gurasoa Heldua Gaztea   
  Gurasoa Heldua Gaztea    
 
bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

Mugarik Gabe Umeentzako Ipuinen X. Lehiaketa

Txirula Kultur Taldeak antolatzen du urtero Mugarik Gabe Umeentzako Ipuinen Lehiaketa. Lehiaketa honen helburua, umeen mugarik gabeko literaturaren sorkuntza bultzatzea da.

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao