RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Albisteak

Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak "Ikusi eta Ikasi" programaren 8. Edizioa jarri du abian

2012-01-11

Urte berriarekin berriro datoz Bilbora umeentzako ikuskizunik onenak, euskaraz. Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri du, aurten ere, Ikusi eta Ikasi programa, 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat.

Ekimen honen helburua da euskararen erabilera bultzatzea ume bilbotarren artean, aisialdirako eta modu dibertigarrian. Zortzigarren edizio honetako eskaintza era askotakoa da: antzerkia, magia, musika, pailazoak, ipuin kontalariak… Programa urtarrilaren 16an hasiko da eta martxoaren 17an bukatuko da.

30 jarduera baino gehiagok aisialdia, kultura eta hezkuntza uztartzen dute. Ikuskizunak Begoñako eta Deustuko udaltegietan, Rekaldeberri, Tivoli, Zamakola eta Zurbaran ikastetxe publikoetan eta El Carmen eta Bilborock aretoetan izango dira. Azken helburua eskaintza Bilbo osora zabaltzea da.

Beste jardueren artetik hauek aipatu gura ditugu:

  • Jolasen Txokoa; umeentzako erakusketa dinamikoa izango da eta jostailuak, jokoak, ipuinak, filmak, musika eta bideojokoak erabiliko dira.
  • Nola lagundu gure seme-alabei eskolako lanekin?; Euskara ez dakiten gurasoentzako laguntza eta orientazio tailerra eskainiko da. Iñaki Eizmendi hezitzaileak eguneroko egoera horiei erantzuna emango die kasu praktikoen bidez.
  • Seme-alabekin errezeta dibertigarriak sukaldatzeko tailerra; Euskararen transmisioa familiaren eremuan bultzatzeko, sukaldeko errezeten tailer praktikoa emango da, tresna baliagarria baita heziketa-prozesuan. Sukaldari profesional batek errezeta batzuk erakutsiko ditu, jolasen bidez, euskaraz.

Informazio gehiago:

 

 

erantzunak
   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       
bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

Berbalaguna

Berbalaguna euskara praktikatzeko egitasmoa da, eta bide batez Bilboko euskaldunak harremanetan jartzeko helburuarekin martxan jarritakoa.

Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao