RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Albisteak

"Jakintza librearen jardunaldiak" antolatu ditu Azkue Fundazioak Bilbon

2010-05-13

Azkue Fundazioak antolatuta “Jakintza librearen jardunaldiak” egingo dira maiatzaren 17tik 19ra, Bizkaiko Foru Aldundiaren liburutegian. Hiru egunetan zehar, eztabaidak, berbaldiak eta hainbat jarduera izango dira, beti ere euskara eta software librea ardatz hartuta. Fundazioak Interneten arloan euskararen inguruan dauden erronkei buruz hausnartzea nahi du.

Prestatu duten egitarauaren baitan aipagarria da lehen wiki-ipuina euskaraz osatzen ahaleginduko direla. Bestalde, Open Space-a egingo da Marko Txopitea (www.ikusimakusi.net), Gorka Palazio (www.palazio.org) eta Maite Goñirekin (www.euskaljakintza.com, www.ikteroak.blogsome.com) blogalariekin. Jardunaldien azken egunean, berriz, “Euskara sarea josten” mahai-ingurua izango da eta bertan, Unai Fernandez de Betoñok (Euskarazko Wikipediako kidea eta EHUko arkitektura irakaslea), Patxi Gaztelumendik (Librezale.org) eta Luistxo Fernandezek (CodeSyntax) hartuko dute parte.

erantzunak
   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       
Zuretzat
           
  Heldua Gaztea   
  Heldua Gaztea    
 
bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

Haurrentzako tailerrak

Elkar argitaletxeak haurrentzako hainbat tailer antolatu ditu hirian. Guztiak Elkar aretoan izango dira eta 2011ko ekainaren 4an, 11an eta 18an izango dira 12:00etan.

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao