RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Ba al zenekien?

ABAOtxiki Arriagan

ABAOtxiki Arriagan

ABAO-OLBEk eta Arriaga Antzokiak haurrei zuzendutako hainbat ekimen antolatzen dituzte ikasturtean zehar. Bost axola bemola izeneko ikuskizuna izango da gaztetxoei zuzenduta hurrengo ekimena.

Hiru ekitaldi emango dira; lehenengoa, otsailaren 11n 19:00etan, eta hurrengo biak, otsailaren 12an; bata, 12:00etan eta bestea, 19:00etan.

Ikusi kartela

Harrapazank 2012

Harrapazank 2012

Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta kultur eskaintza berritzeko, Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri du dagoeneko sustraituta dagoen 2012ko Harrapazank programa.

Orain arte programa hau 16 urte bitartera arteko gazteentzat zen arren, aurten lehenengo aldiz epe hori luzatu eta 18 urtera artekoentzat luzatu dute. Jarduera berrien, erakargarrien eta gustagarrien bidez euskara Bilboko gazteen eguneroko hizkuntza, ohikoa eta irakaskuntzatik kanpokoa, bihurtu nahi da.

Ikusi zer antolatu dute eta noiz

 

Seme-alabekin errezeta dibertigarriak sukaldatzetailko tailerra

Seme-alabekin errezeta dibertigarriak sukaldatzetailko tailerra

Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri du, aurten ere, Ikusi eta Ikasi programa, 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat.

Programa horren baitan seme-alabekin sukaldatzeko tailerra antolatu dute. Euskararen transmisioa familiaren eremuan bultzatzeko, sukaldeko errezeten tailer praktikoa emango da, tresna baliagarria baita heziketa-prozesuan. Sukaldari profesional batek errezeta batzuk erakutsiko ditu, jolasen bidez, euskaraz.

Euskaldunon gida

Euskaldunon gida

Zer behar? atalari esker Euskaldunon Gida ezagutzeko aukera duzu.

Gida, euskaldunak elkar ezagutzeko eta harreman komertzial, administratibo, kultural eta profesionalak geure hizkuntzan bultzatzeko tresna lagungarria da.

Gidan, enpresa telefonikoen beste gidek ez duten hainbat informazio aurkitu ahal izango duzu: fax zenbakiak, posta elektroniko zein webguneen helbideak, Iparralde eta Hegoaldeko telefonoak...

Euskaltegiak

Euskaltegiak

Herritarrek izan ditzaketen beharrak asetzeko helburuz, Zer behar? izeneko atala dago martxan Bilbao Euskaraz webgunean.

Atal honetan, besteak beste, euskara ikasi nahi dutenentzat erabilgarriak izan daitezkeen datu-baseak aurki daitezke. Hala nola euskaltegien zerrenda biltzen duen datu-basea.

Argitalpenak

Argitalpenak

Argitalpenen atalean hainbat argitalpen interesgarrien aukeraketa aurki dezake erabiltzaileak.

Bilaketak egiteko erraztasunak eskaintzen ditu webguneak, izan ere hartzaile motaren araberako bilaketak egin daitezke: haurrak edo gazteak eta helduak.

Zer behar?

Zer behar?

Herritarrek izan ditzaketen beharrak asetzeko helburuz, Zer behar? izeneko atala dago martxan Bilbao Euskaraz webgunean.

Atal honetan, besteak beste, Bizkaiera ikasteko baligararriak izan daitezkeen hainbat webgunetako loturak aurki daitezke.

Hizkuntza eskubideak

Hizkuntza eskubideak

Ba al zenekien zeintzuk diren Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren hizkuntza-eskubideak?

Hemen duzu aukera guztien berri izateko. Gainera, hizkuntza-eskubide horiek udalaren administrazio eremuan bermatu ahal izateko, Bilboko Udalak 1999.urtean Euskeraren Erabilera Normalizatzeko Plana Bilboko Udaletxean onartu zuen (begiratu laburpena).

Mugarik Gabe Umeentzako Ipuinen X. Lehiaketa

Mugarik Gabe Umeentzako Ipuinen X. Lehiaketa

Txirula Kultur Taldeak antolatzen du urtero Mugarik Gabe Umeentzako Ipuinen Lehiaketa. Lehiaketa honen helburua, umeen mugarik gabeko literaturaren sorkuntza bultzatzea da.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek 2012ko urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren lanak Otxarkoagako Auzo Etxean edo taldearen helbide elektronikoan.

Euskara Sailaren Zerbitzuak

Euskara Sailaren Zerbitzuak

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak eskaintzan dituen zerbitzu guztien katalogoa kontsultagai dago hemen.

Bertan diru-laguntzen inguruko informazioa, euskararen erabilera bultzatzeko kanpainak, matrikulazio kanpainak, merkataritza eta sentiberatze kanpainei buruzko informazioa aurkitu daiteke.

bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

ABAOtxiki Arriagan

ABAO-OLBEk eta Arriaga Antzokiak haurrei zuzendutako hainbat ekimen antolatzen dituzte ikasturtean zehar. Bost axola bemola izeneko ikuskizuna izango da gaztetxoei zuzenduta hurrengo ekimena.

Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao