RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Diru-laguntzak

Elkarteak

Diru-laguntzak hiritarren elkarteentzat

Xedea:

Bilboko Udalak, Hiritarrekiko Harremanak Sailak kudeatuta, diru-laguntzak ematen dizkie hiritarren elkarteei Udaleko sailek beraien helburuak betetzeko antolatzen dituzten programen osagarri izango direnak gauzatu ditzaten.

Oinarriak:

Eskabideak egiteko argibide guztiak Hiritarrekiko Harremanenak Saileko web atalean eta Bilboko Udalaren Hiritar Arretako Bulegoan eta Barrutiko Udal Zentroetan jaso ahal izango dira.

Atal horretan Diru-laguntzak arautzen dituzten Oinarri Orokorrak eta Zehatzak kontsultatu daitezke.

Hartzaileak: Irabazi asmorik gabeko erakundeak (elkarteak eta fundazioak).

Data: Abendu-urtarrila bitartean (oinarriak BAOn argitaratu ondoren).

Informazio osagarria:

  • Bilboko Udalaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian finkatutako hainbat ekintza diru-laguntzen bidez gauzatu ahal izan dira.
  • Esparruak: Diru-laguntzok eskatzeko 13 esparru (gizarte ekintza, kultura, euskera, kirola, hezkuntza...) daude eta esparru bakoitzak bere arloak ditu. Arloak diru-laguntza jaso dezaketen kontzeptuetan banatzen dira.

  • Euskara arloa:

    1. arloa: Ikastetxeak, DBHko institutuak eta ikasleen guraso-elkarteak

    1.1. kontzeptua: araututako hezkuntzaren osagarriak diren edo hura indartzen duten programak, ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea xede dutenak.
    Ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko helburua duten hezkuntza arautuaren gehigarri gisako programa edo jarduerak

    2. arloa: Euskara sustatzea

    2.1. kontzeptua: zerbitzuak euskaraz eskaintzea, batez ere aisialdiko, kultur produkzioko eta argitalpenen produkziokoak.
    Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (EBPN) finkatutako xede estrategikoen eta lehentasunen arabera, helburu nagusitzat euskara normalizatzea daukaten elkarteak eta beste pertsona juridiko batzuk.

    2.2. kontzeptua: euskararen transmisioa eta kalitatea, bereziki teknologia berrien arloan, lan-esparruan eta aisialdian.
    Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (EBPN) finkatutako xede estrategikoen eta lehentasunen arabera, orotariko elkarteak.

Informazio gehiago:

Erakundea: Udala

Zuretzat
           
  Elkarteak   
  Elkarteak    
 
bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

XX. Mendeko hizkuntzalaritza

Mendebalde Kultura Alkateak, Bilboko Udaleko Euskara Saialren laguntzarekin, irakurle guztien esku jarriko du Zamarriparen Manual del vascófilo (1913). Mikel Zarate abade eta irakaslearen Influencias del vascuence en la lengua castellana a través de un estudio del elemento vasco en el habla coloquial del Chorierri-Gran Bilbao (1976) lana ere argitaratuko da berriro.

Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao