RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Diru-laguntzak

Euskara ikasteko

Euskara ikasteko diru-laguntza gurasoentzat

Xedea:

Azalpena: Diru-laguntza honen helburu nagusia da euskararen erabilera sustatzea batez ere familia-eremuan.

Zenbait kasutan, familia batzuetan, aitak edo amak edo biek hitz egiten dute euskaraz, baina beste batzuetan bietako inork ez daki. Hori dela-eta, haurra lehenengo aldiz euskara entzuten hasten da haurtzaindegian, 2 urte dituenean.

Egoera horri aurre egiteko, egokiena da hizkuntza ohiturak sendotzen joatea hasierako unetik; alegia, gurasoek ahalik eta azkarren hasi behar dute euskara ikasten. Seme-alabak hazi direnean, eta familiak hitz egiteko gaztelera erabiltzen duenean, oso zaila edo ia ezinezkoa izaten da hizkuntza ohiturak aldatzea eta familia euskaraz hitz egiten hastea.

Zein baldintza bete behar dut diru-laguntza eskatzeko?

  • Haurraren gurasoa edo tutore legala izatea
  • Bilbon erroldatuta egotea
  • Euskaltegiko 1etik 12ra arteko edozein mailatan hasi ahal izango da
  • Semeak/alabak, gehiez 5 urte. Hortik gorakoa baldin bada, Euskara Sailak euskararen ezagutza maila jakin bat eskatuko dio eskatzaileari

Semea/alaba nagusiagoa bada, aitari/amari euskara maila hauxe eskatuko zaio:

Ikus taula

Zertan datza diru-laguntza?

Aurrez aurreko klaseetan ikasleak ikasturte osoaren heren bat (1/3) ordainduko du eta Euskara Sailak gainontzeko bi herenak (2/3 ).

Autoikaskuntza saioetan Euskara Sailak 400 € ordainduko ditu eta gainontzekoa ikasleak berak.

Ikastaroetan erabilitako materiala ez da diru-laguntzen bidez ordainduko.

Euskara Sailak euskaltegiarekin zuzenean tramitatzen du diru-laguntza, ez ikaslearekin.

Ikasturteak zein ezaugarri izan behar ditu?

  • 1etik 12. mailaraino egin daitezke (HABEren mailaketa).
  • Aurrez aurreko klaseetan egunean 2 orduko eskolak hartuko dira urritik ekainera; edo ordenagailu bidezko autoikaskuntza saioak.

Ikasleak beste ikastaro mota bat egitea erabakiko balu (esaterako, ikastaro trinkoa...), egunean 2 orduko eskolari dagokion diru-laguntza emango  litzaioke eta gainerakoa ikasleak berak ordaindu beharko luke.

Zelan eskatu behar da diru-laguntza?

Eskabidea bete behar da:

  • Internetez: aktibatuta inskripzioa egiteko epean: www.bilbao.net
  • Paperez: Euskara Sailean bertan edo Barrutietako Udal-bulegoetan.
  • Telefonoz: 010 telefonoan

Eskabidea betetzean diru-laguntza jasotzeko eskaera baino ez duzu egiten; ikastaroaren matrikula zuk aukeratutako euskaltegian egin behar duzu.

Dokumenturik aurkeztu behar dut?

  • Umea haurtzaindegi edo eskolaren batean badabil, aitak/amak EZ du dokumenturik edo ziurtagiririk aurkeztu behar, tramite hori zuzenean haurtzaindegiarekin edo eskolarekin baieztatzen baita.
  • Umea haurtzaindegian ez badabil, eskabidea egiten duen aitak/amak familia-liburuaren eta NANaren fotokopia aurkeztu beharko du.
  • Legezko tutoreek egoera hori frogatu beharko dute agiri bidez.

Eskabidea Internetez eginez gero, dokumentu horiek postaz bidali daitezke.

Zein da eskabidea betetzeko epea?

Irailaren 1etik 23ra, biak barne (2011-2012 ikasturtea).

Zer egin behar dut eskabidea bete ondoren?

Nahi duzun euskaltegira joan behar duzu matrikulatzera.

Euskaltegian ez duzu ezer aurkeztu behar, Euskara Saila zuzenean jarriko baita harremanetan euskaltegiarekin, baina programa honetan sartuta zaudela esan behar duzu.

Euskara Sailak ez du baieztapenik bidaltzen, baina ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan zuk emandako datuak baieztatuko ditu, eta datuokin arazorik izanez gero, deituko dizu.

Zein baldintza bete behar dut datorren ikasturtean ere diru-laguntza eskatu ahal izateko?

  • Gutxieneko asistentzia eskatzen da; eskola-orduen %70a.
  • Aurrez aurreko klaseetan, ikasturte osoan, urritik ekainera, gutxienez, bi maila gainditzea (HABEren mailaketa).
  • Autoikaskuntzan zenbait estrato gainditzea: Bai&by (3/4 estrato); Boga (7/8 estrato)..

Aurreko ikasturtean diru-laguntzari esker ikasi nuen, datorren ikasturterako ere eskabidea bete behar dut?

EZ. Euskara Sailak diru-laguntza jasotzen jarraitzeko baldintzak (asistentzia eta emaitza) betetzen dituzun aztertuko du eta, hurrengo ikasturtea hasi aurretik, Sailaren posta elektronikoa edo gutuna jasoko duzu jarraibideekin.

Posta-datuak eguneratuta egon behar dira.

Erakundea: Udala

Oharra:

  • Euskara Sailaren oniritzia ezinbestekoa da programa honetan sartzeko.
  • Helbide elektronikoa (lehenetsiko da) eta posta-datuak eguneratuta egon behar dira.
  • Ikasturte barruan ezin da euskaltegiz aldatu; ikasturte batetik bestera, bai. Hala ere, ikasleak aldatzea erabakiko balu, bere kontura izango litzateke.
  • Programa honetan izena ematen duten gurasoek/tutoreak onartu egiten dute Euskara Sailak euren datuak ziurtatzea.
  • Euskara Sailak konpromisoa hartzen du izena emateko inprimakian eman dituzun datuak behar den moduan babesteko, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatzeko moduko gainerako arautegian ezarritakoaren arabera.
Zuretzat
           
  Gurasoa Umea   
  Gurasoa Umea    
 
bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

Poesia Astea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero Poesia Astea antolatzen du. Antolatutako ekimenak, Bidebarrietako Liburutegian, Bilborock-en eta Campos Elíseos Antzokian izan ohi dira.

Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao