HABEren diru-laguntza
Xedea:
HABEk itzuli egingo du ikasketa aldian jarritako diru-kopuruaren atal bat.
Oinarriak:
Euskaltegi publiko, euskaltegi pribatu edo euskararen autoikaskuntzarako zentro batean ikasi ondoren, HABEk eginiko mailen egiaztapenerako urteko deialdietan mailaren bat egiaztatu izana edo EGA lortu izana.
Erakundea: Eusko Jaurlaritza
Oharra:
Eskaera egiteko epea eta prozedura:
Epea irailean irekitzen da. Data horretan, HABEren web atarian irekita egoten da eskaerako datuak grabatu eta inprimakia eskuratzeko prozedura. Behin orria bete, inprimatu eta sinatuz gero, HABEren egoitza batera eraman edo bidaliko da, euskaltegi/zentroak eginiko ziurtagiri(ar)ekin batera.
Erabakia eta jakinarazpena:
Ikasle bakoitzari dagokion diru-laguntzaren Ebazpena HABEren web atarian eta HABEren egoitzetan argitara emango da, beti ere, urtea amaitu aurretik.

Bilboko Udalak, Hiritarrekiko Harremanak Sailak kudeatuta, diru-laguntzak ematen dizkie hiritarren elkarteei Udaleko sailek beraien helburuak betetzeko antolatzen dituzten programen osagarri izango direnak gauzatu ditzaten.
© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A