RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Egitasmoak

Bilblogari lehiaketa

Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Nontzeberri kultura atariarekin elkarlanean, Bilblogari euskarazko blogen lehiaketa antolatzen du. Lehiaketaren helburua da euskararen erabilera indartzea Interneten eta euskarri digitaletan. Bilboko gazteek euren euskarazko blogak sarituak izateko aukera dute lehiaketa honen bitartez.

Lehiaketan parte hartzeko www.bilblogari.net atarian izen-emate orria bete eta blogaren adierazle izango den jpg formatoko imagina bidali behar dute. Parte hartzeko egilea bilbotarra izan behar da edo Bilborekin harreman berezia izan behar du eta blogari bizia eman behar dio erakargarria izan dadin. www.bilblogari.net web orrian parte hartzaileen blogei eta lehiaketari buruzko informazioa dago.

Lehiaketak kategoria hauek ditu blog pertsonala, taldeko bloga, blog tematikoa eta blog originalena.

Pertsona bakoitzak nahi adina blog aurkeztu ditzake lehiaketara baina blog bakoitza kategoria bakarrean sailkatu dezake. Kategoria bakoitzeko blogik onenak 300 euro jasoko ditu.

Izen ematea urrian izaten da eta sari banaketa azaroan. Azaroaren amaieran epaimahaiak kategorietako bakoitzean bitakorarik onena sarituko du. Horretarako kontuan hartuko dira irudimena bloga sortzeko eta elikatzeko orduan. Era berean, atarietako euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna ere baloratuko dira.

Hartzaileak: 15 eta 30 urte bitarteko gazteak
Data: Urria
Oinarriak: ikusi foiletoa (pdf)

Zuretzat
           
  Heldua Gaztea   
  Heldua Gaztea    
 
bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

XV. Euskal Astea

Leizaola Fundazioak Euskal Astearen XV. edizioa antolatu du. Hainbat hitzaldi eta mahai inguru antolatu dituzte astearen baitan.

Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao