Biribilko. Merkataritzako euskara

Azalpena:
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian jasotzen diren helburu estrategikoen artean auzogintza eta zerbitzugintza barruko enpresa munduak garrantzi handia du euskararen erabilera sustatzeko eta eremu horren barruan, batez ere, merkataritzak.
Nabarmena da merkataritzak gure hirian duen garrantzi sozioekonomikoa eta, ondorioz, linguistikoa; are gehiago, kontuan hartzen badugu merkatal jardunak harrapatzen duen esparru geografikoa Bilboko udalerriaren mugez gain inguru zabal batean hedatzen dela.
Hori dela eta, Bilboko Udaleko Euskara Sailak 2005 urtean ekin zion modu sistematiko batez hiriko merkataritza sektorean euskara normaltzeko ahaleginari.
Lanean hasteko, SIADECO ikerketa elkarteak sektorearen egungo errealitate orokorraz eta linguistikoaren egoeraz jabetzeko azterketa egin du. Datu bilketa kuantitatibo zein kualitatiboa burutu, diagnosia osatu eta merkataritzan eragiteko proposamena aurkeztu du.
Epea:
2007-2011
Informazio osagarria:
Estekak

III. Banden Lehia musika lehiaketa dagoeneko martxan da. Bertan parte hartzeko talde amateurra izan behar da eta gutxienez euskaraz abestutako bi kanta aurkeztu behar dira. Lehiaketan parte hartzeko www.bandenlehia.com webgunean eman behar da izena.
© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A