RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Egitasmoak
  • Egitasmoak » 
  • D bitamina - Aberastu bere heziketa!

D bitamina - Aberastu bere heziketa!

Azalpena:

Kanpaina honekin gurasoak sentiberatu nahi dira hizkuntza geroratzearen garrantziaz. Familiaren eraginaz gain, seme-alabentzat aukeratzen den irakaskuntza ereduak ere garrantzi handia du hizkuntzaren ondorengoetaratze edo transmisioan. Horregatik bultzatzen da D eredua etxeetara bidaltzen den informazio gutunean.

Horretarako, etxeetara informazio gutuna bidaltzen da.

Hartzaileak:

Eskolatze garaian dauden umeen gurasoak.

Data:

Otsaila (aurrematrikulazio sasoia).

Informazio osagarria:

  • Kanpaina hau ALKARBIDE bilgunearen (Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea) koordinazioari esker Bizkaiko hainbat herritan jarri da martxan, eta beste batzuen artean Bilbon ere.
  • Urtero-urtero Bilbon erroldatutako 2 urteko umeen (3.000 inguru) etxeetara informazioa bidaltzen da.
  • Gurasoei hezkuntza sareko eskolatze-ereduen berri ematen zaie euskarazko irakaskuntzaren alderdi onak azpimarratuta.
    Informazio hau bidaltzen zaie:
    • Umeak euskarazko ereduetan matrikulatzeaz sentiberatzeko gurasoei zuzendutako zinegotziaren gutuna.
    • D ereduaren abantailak eta onurak zeintzuk diren.
    • Oparitxoa: kanpainarekin zerikusia duen oparitxoren bat (arkatza, neurgailua, puzzlea...)

Informazio gehiago...

gehiago
Zuretzat
           
  Gurasoa Umea Ikastetxeak   
  Gurasoa Umea Ikastetxeak    
 
bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

Bilbo Zaharra Forum

Bilbo Zaharra Euskaltegiak 2001. urtetik Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren laguntzaz, "Euskal kulturaren ajeak eta literatura" foroa antolatzen du. Gaur egungo idazle ezagunenek hartzen dute parte, eta herritar guztiei bertan parte hartzeko gonbitea egiten diete.

Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao