Apirilaren 12an hasiko da Jozank maratoia Bilborocken
2010-04-07

Harrapazanken edizio honetan Distirazank eta Dantzatzank lehiaketez gain, musikaren inguruan Jozank maratoiaz eta kontzertuaz gozatu ahal izango dugu.
Ardatz nagusitzat musika izango duen ekimen hau Bilborock aretoan aste batean zehar egingo diren ikastaro musikal interesgarriek osatzen dute. Bilboko gazteen iritzia kontuan hartuta, honako tailerrak emango dituzten musikarien zerrenda osatu da:
Publikoak musikariak ondo ezagutzeko aukera izango du. Gainera, bertan musikari bakoitzak erakustaldi laburra eskaini eta publikoaren galderak erantzungo dituzte euren esperientziari, ibilbideari eta erabiltzen dituzten teknikei buruz.
Jozank Esne Beltza eta Lain taldeen kontzertuarekin osatuko da. Sarrerak Bilborocken eta BBK-ren orotariko kutxazainetan, telefono bidez eta interneten egongo dira salgai 6 eurotara.
Kontzertua apirilaren 30ean izango da, 20:00etan, Bilborock aretoan (6€).
Euskara Sailak Topagunea - Euskara Elkarteko Federazioaren laguntzarekin eta BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean antolatzen duen ekimen honek 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzea du xede eta, era berean, gazteentzako kultur eskaintza handitu nahi du jarduera erakargarri eta berritzaileen bitartez.

Deia egunkariak eta Rekalde Aretoak lehenengo Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa antolatu dute.
© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A