RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Egitasmoak

Esne Beltza eta Lain taldeen kontzertua Harrapazank programaren amaiera ekitaldian

2010-04-27

Apirilean zehar hainbat ekitaldi izan dira euskararen erabilera bultzatzen duen Harrapazank programa honetan. 12 eta 18 urte bitarteko 120 gaztek hartu dute parte programa honetako Dantzazank eta Distirazank lehiaketetan eta Jozank musika saioetan, baina askoz gehiago izan dira apirilaren 17an eta 24an egin diren amaiera galetara joan diren ikusleak.

Programari amaiera emateko Esne Beltza eta Lain taldeen kontzertua izango dugu apirilaren 30ean, 20:00etan Bilborock aretoan. Sarrerak Bilborocken eta BBK-ren orotariko kutxazainetan, telefono bidez eta interneten egongo dira salgai 6 eurotara.

Kontzertuarekin amaiera emango diogu aurtengo Harrapazank programari; hala ere, egindakoaz informatu zaitezke Harrapazank sare sozialetan. Programak badu orrialde bat gazteak elkarrekin komunikatzeko eta elkarreragiteko erabiltzen duten Interneteko Tuenti sare sozialean.

Atari honek 9.000 bisita jaso izan ditu eta ehunka nerabe sarearen lagun egin dira. Gazte bilbotarrek tresna hau mezuak bidaltzeko eta ikuskizunen argazkiak eta bideoak komentatzeko erabiltzen dute.

Bestalde, Harrapazank-en bloga aurrera doa, 6.500 bisita baino gehiagorekin.

Hauexek dira bi atariak:

erantzunak
   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       
Egitasmoak
           
  Harrapazank!   
  Harrapazank!    
 
Zuretzat
           
  Gaztea   
  Gaztea    
 
bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

Udaberriko XXVI. edizioa

"Udaberriko Bertso Saioak", Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Santutxuko Bertso Eskolak elkarlanean antolatzen duten bertsolaritzari buruzko programak  XXVI. edizioari hasiera eman dio.

Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao