RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Egitasmoak

Ikusi eta ikasi

Ikusi eta Ikasi aisia, kultura eta heziketa uztartzen dituen kultur zirkuitua da, Bilboko haurrei euskaraz jostatzeko aukera eskaintzea helburu duena.

Eskaintza gustagarria izan dadin, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak uztartuko dira: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua, ipuin kontalariak… Kasu guztietan, berebiziko garrantzia eman zaie gizabidearekin eta aukera berdintasunarekin zerikusia duten baloreei.

3 eta 12 urteko tarteko ume eta gaztetxoei zuzenduta dago.

Urtarriletik martxora bitartean izaten da.



Lekua
:

Ikusi eta Ikasi Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera antolatutako ekimena da, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (EBPN) ezarritako helburuak —hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza— oinarritzat hartzen dituena.

Helburua ikusleak (hau da, haurrak) euskaraz aritzera animatzea da.

Zirkuiturako ekitaldiak arreta handiz aukeratu dira, eta gehienek ikusleen parte hartzea eskatzen dute, umeak ikusle soilak izatetik ikuskizunaren parte izatera pasa daitezen.

Ikuskizunak dohainik dira.

Urtarrilean Bilbon erroldatutako 3 eta 12 arteko umeen etxeetara informazio-folletoa bidaltzen da.

Ikusi programa:

 

 

Albisteak

albiste gehiago

Informazio gehiago...

gehiago
Zuretzat
           
  Gurasoa Umea   
  Gurasoa Umea    
 
bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

Ikastaro eta Tailerrak

Bilboko Udalak 2010-2011 ikasturterako ikastaro eta tailerrak prestatu ditu Bilbon erroldatuta dauden guztientzat.

Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao