RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Egitasmoak

Seme-alabekin euskaraz

Azalpena: Kanpaina honekin gurasoak euskara ikastera animatu nahi ditugu. Gurasoak sentiberatu nahi dira hizkuntza geroratzearen garrantziaz; familia arteko harremanetan euskara erabiltzea, irakaskuntzan euskarazko ereduetan matrikulatzea, aisialdian euskarazko jolasak, abestiak eta ipuinak erabiltzea,... Oso garrantzitsua da hizkuntza batean murgiltzeko ahalik eta pizgarri edo estimulurik gehien izatea txiki-txikitatik.

Eta, jakina, umearen lehenengo eredua eta erreferentea gurasoak dira; horregatik, oso garrantzitsua da umeei hasiera-hasieratik euskaraz berba egitea, gerora andra-gizon elebidunak izan daitezen. Arlo horretan gurasoen papera ezinbestekoa da umeengan euskara erabiltzeko ohitura finkatzeko.

Bai aita, bai ama, biak dira garrantzitsuak helburu hau lortzeko; horregatik, aita guztiak animatu nahi ditugu euskara ikastera, gehienetan amak direlako euskaltegiko bidea hartzen dutenak.

Hartzaileak: 1-2 urteko umeen gurasoei zuzenduta dago.

Data: abuztuaren amaiera

Argibideak:

  • Bilboko 1-2 urteko umeen etxeetara eskuorria bidaltzen zaie gurasoei...
    - umeekin txiki-txikitatik euskaraz egiteak zein onurak dakartzan jakinarazteko.
    - euskararik ez badakite edo beraien maila hobetu nahi badute, euskara ikasteko diru-laguntzen  berri emateko.
    - dirulaguntza eskatzeko epea eta lekua.
     
  • Urtero-urtero 6.000 gutun inguru bidaltzen dira.
     
  • Eskuorria (Pdf - 191 KB)

 

Zuretzat
           
  Gurasoa   
  Gurasoa    
 
bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

Harrapazank 2012

Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta kultur eskaintza berritzeko, Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri du dagoeneko sustraituta dagoen 2012ko Harrapazank programa.

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao