Tailerrak – Teknologia eta kirola

Azalpena: Bilboko Udaleko Euskara Sailak gazteen aisiaren jarduera garrantzitsuenak diren kirola eta teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzea helburu duten tailer batzuk antolatzen ditu.
Koikili Lertxundi Athletic Club-eko jokalariak gidatzen duen ezagutzaren kudeaketaz arduratzen den Itzarri enpresak emango ditu tailerrak. Bertan ikasle parte-hartzaileek teknologia berriak, kirola eta euskararen erabilera garatuko dituzte. Proiektu honek Athletic Club Fundazioaren eta Bizkaiko Gurasoen Elkartearen (BIGE) laguntza du.
Ekimen honekin Euskara Sailak ikastetxeetan euskararen erabilera indartu nahi du, ez bakarrik irakaskuntzarekin zerikusia daukaten eremuetan, baizik eta ikasleentzat garrantzitsuak diren beste arloetan ere; esaterako,kirola eta teknologia berrietan (Internet, sare sozial zibernetikoak, etab.).
Horrela, tailerrak sailaren jardunaren ardatz nagusienetariko baten barruan kokatzen dira: euskaraz aritzeko, gozatzeko, ikasteko eta elkarrekin komunikatzeko eremu aproposak garatzea umeentzat eta gazteentzat.
Koikili Lertxundik gidatzen dituen saiootan gazteei pertsona baten deskribapena egiten eta blog bat sortzeko tresnak ezagutzen irakasten die. Horrekin batera, ordenagailuentzako Word programa eta Internet bilatzaileak ere landuko dituzte.
Data: ikasturte barruan.
Lekua: Ikastetxea.
Baldintzak:
- 2 orduko 4 saioetan banatzen da.
- Ordenagailu gela beharrezkoa da.

Herritarrek izan ditzaketen beharrak asetzeko helburuz, Zer behar? izeneko atala dago martxan Bilbao Euskaraz webgunean.
© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A