Xiba - Bilbon herri jolasak euskaraz

Azalpena:
Euskara Sailak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak (BIE), Bilboko ikastetxeekin elkarlanean, Xiba - Bilbon herri jolasak euskaraz egitasmoa antolatu dute.
Gizakiak betidanik jolasak eta jokoak... bere inguru sozialarekin harremana izateko tresnatzat hartu du. Horretan oinarrituz eta taldearen kohesioa bultzatzen duten jolas eta jokoen egokitasunaren arabera Euskal Jolasak DBHn erabiliz, euskararen erabilerarako esparru berriak sustatzeko proiektua burutu du Bizkaiko Ikastolen Elkarteak.
Hartzaileak:
DBHko 3. mailako ikasleak.
Data:
Urtean zehar zenbait topaketa.
Lekua:
San Inazioko Levante plaza, Etxebarria parkea eta Euskalduna zubipean dagoen hokey pista.
Baldintzak:
Informazio osagarria:
Egitasmo honen helburuen artean ditugu euskararen erabilerari lotutako euskal jolas eta jokoen espazioa garatzea bai eta neska eta mutilen garapen integrala garatzeko ekimena bultzatzea, talde sentimendua lantzea... ere.
Bizkaiko Ikastolen Elkartea harremanetan jartzen da baldintzak betetzen dituzten ikastetxeekin.
Parte hartu duten ikastetxeetan jolas eta jokoei buruzko unitate didaktikoa landu ondoren, topaketa batzuk antolatu dira ikastetxeen eremuetatik kanpo.
Topaketetan 20 bat ikastetxetako 1.200 ikaslek parte hartu dute.
Kirolak eta jolasak: lokotxak, txingak, zakuak, toka, hankapaloak, giza-froga, sokatira, birlak, galotxa, arrauna...
© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A