RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Egitasmoak

"Gu ere bertsotan" egitasmoa martxan jarriko da Bilboko hainbat ikastetxetan

2010-09-30

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak 2010-2011 ikasturtean Gu ere bertsotan izeneko egitasmoa jarriko du martxan Abanto-Zierbenako, Balmasedako, Basauriko, Bilboko, Enkarterrietako, Galdakaoko eta Muskizko ikastetxeetako DBHko lehen mailatan eta Bizkaia osoko Lehen Hezkuntzako ehun ikastetxetan.

Egitasmo honen helburua ahozko komunikazio gaitasuna sormenaren bidez lantzea eta hobetzea da, beti ere ikasleen parte hartzea bultzatuz. Guztira, 4.000 ikasle baino gehiagok hartuko dute parte egitasmoan. Urrian jarriko dute martxan ekimena eta maiatzera arte astero ordu betez bertsolaritzako irakasle bat gerturatuko da geletara. Gainera, bi urtetik behin jokatzen den Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurten jokatuko da eta jarraipen berezia egingo diote geletan.

Nabarmendu beharra dago ez dela Bilboko ikastetxeetan bertsolaritzarekin lotutako egitasmoak martxan jartzen diren lehenengo aldia, izan ere, badira urte batzuk Bilboko Udaleko Euskara Sailak Zortziko txikia-Bertsolaritza eskoletan egitasmoa martxan duela. Egitasmoa Bizkaiko Bertsozale Elkartearen zuzendaritza tekniko eta gidaritzapean eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearen eta Bizkaia Irratiaren lankidetzarekin jarri da abian. Zortziko txikian Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek hartzen dute parte.

erantzunak
   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       
Egitasmoak
           
  Zortziko txikia - Bertsolaritza eskoletan   
  Zortziko txikia - Bertsolaritza eskoletan    
 
Zuretzat
           
  Gurasoa Gaztea Umea   
  Gurasoa Gaztea Umea    
 
bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

"Eman giltza"

Bilboko Udaleko Euskara Sailak bat egiten du Alkarbidek, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak, koordinatu duen "Eman giltza" kanpainarekin. Egitasmo honen helburu nagusia da euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeak daukan garrantzia nabarmentzea.

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao