Euskara:
Herritarren hizkuntza-eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoan:
Eskubide horiek guztiak bermatzeko, bai eta horrek administrazioari eskatzen dizkion betebeharrak gauzatzeko, dagokion administrazioko erakunde arauemaileak arautuko du alor bakoitzerako neurri egokiak har daitezen.
Hizkuntza-eskubide horiek udalaren administrazio eremuan bermatu ahal izateko, Bilboko Udalak 1999 urtean Euskeraren Erabilera Normalizatzeko Plana Bilboko Udaletxean onartu zuen (begiratu laburpena).
Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean zenbait neurri eta irizpide ezarri ziren Bilboko Udala apurka-apurka gero eta administrazio elebidunagoa izan zedin eta emandako zerbitzuan herritarren hizkuntza hautuak errespetatu zitezen.
Euskara Sailak gainbegiratzen du Udalak ematen dituen zerbitzuetan herritarren hizkuntza eskubideak bermatu daitezen, bai eta herritarrek jarritako kexa eta iradokizunak jaso eta bideratu daitezen ere.
Herritarren eskubideei buruzko argibide gehiagorako jo herritarren hizkuntza-eskubideei eta hizkuntzaren estatusari buruzko araudia atalera, edo Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpeko ELEBIDEra -Hizkuntza Eskubideak bermatzeko zerbitzua-.

Bilboko datu soziolinguistikoen berri izan nahi duen orok informazioa eskuragarri du webguneko Bertan Bilbo izeneko atalean.
© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A