Bilboko Udaleko Euskera Sekzioa 1985an sortu zen, Hezkuntza, Kultura eta Euskera Sailaren barruan. Harrezkero, udal barruko egitura aldaketak direla eta, izen desberdinak izan ditu, gaur egun Euskara, Gazteria eta Kirol Saila izan arte. Ibilbide luze honetan beste administrazio atal batzuekin elkartu izan da sailak osatzeko (Hezkuntza, Kultura eta Euskera Saila; Kultura eta Turismo Saila; Kultura eta Euskera Saila).
1985etik hona 3 euskara zinegotzi egon dira:
1987-1991: Koldo Celestino (HB)
1991-1995: Ana Reka (EAJ)
2003-2007 eta 2007-2011: Ana de Castro (EAJ)
2011-2015: Sabin Anuzita (EAJ)
Euskara Sailaren helburu nagusia euskararen normalizazioa eskuratzea da udalerri mailan eta udal administrazioaren eremuan, eta horretara bideratzen ditu ematen dituen zerbitzu guztiak.
Helburu bi horiek finkatzerakoan, aintzat hartu dira Eusko Jaurlaritzak alor hauetarako ezarritako araudia; alde batetik, udalerria euskalduntzeko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN); eta bestetik, udal administrazioa euskalduntzeko 86/1997 Dekretua.
Azter ditzagun Euskara Sailaren egitekoak atalka:
Euskara Sailaren helburua da ematen dituen zerbitzuak hobeak eta kalitate handiagokoak izatea. Eta konpromiso horren erakusgarri da 2007an ziurtatutako Euskara Sailaren Zerbitzuen Agiria.

Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailak
TRUE LOVElehiaketa berria antolatu du, gazteen artean gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean oinarritutako maitasun-harremanak eta amodio-kontu positiboak sustatzeko.
© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A