RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Nor gara

Erroldako datuei begiratzea besterik ez dugu Bilboko biztanleria apurka-apurka euskaldunagoa dela ziurtatzeko; 2006ko erroldan, 80.000 elebidun baino gehiago eta 78.000 elebidun hartzaile zeuden.

Euskaldun kopururik handiena 25 urtetik beherakoen artean dugu, neurri handi batean hezkuntza sistemari esker; euretariko asko umeak dira gaur egun, baina bihar-etzi gizarte-eremu guztietara barreiatu eta euskaraz bizitzeko aukera galdu nahi ez duten helduak izango dira. Bai horiei begira, bai euskalduntze prozesuan murgilduta dauden hainbat herritarrei begira, oraindik euskaldunak ez diren gizarte-eremuak gero eta euskaldunagoak izan daitezen lanean dihardu bere sorreratik Euskara Sailak.

Lan horretan erabilitako baliabide nagusiak sailak berak sortutako programak, kanpainak eta jarduera puntualak izan dira eta Bilboko Udalak euskarazko jardueretarako euskara eta kultura elkarteei eman dizkien diru-laguntzak.

Gaur egun, Bilboko Udalak Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeak bultzatutako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari (EBPN) jarraitzen dio, plan estrategiko hori baita euskararen normalizazioa gizartearen esparru guztietara zabaltzeko neurriak biltzen dituen tresna nagusia. Neurri horiek euskaldunek maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten bilatzen dute.

EBPNk hiru helburu estrategiko finkatu ditu; helburu horietan eragiten dituzten gizarte-arloak identifikatu ditu; eta gizarte-arlo bakoitzean zein neurri eta ekintza garatu behar diren zehaztu ditu.

  1. Euskara ondorengoetaratzea; euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioak etenik izan ez dezan lortzea.
    Gizarte-arloa: Irakaskuntza, Euskalduntze-alfabetatze eta Familia bidezko jarraipena
  2. Euskararen erabilera: auzogintza eta zerbitzugintza; euskararen erabilera gizarteko esparru guztietara zabaltzea.
    Gizarte-arloa: Udal administrazioa, Informazio eta komunikazio teknologia berriak, Enpresa mundua, Aisia, Kirola eta Erlijioa
  3. Euskararen elikadura; euskara bera, komunikazio-tresna den aldetik, lantzea eta aberastea.
    Gizarte-arloa: Hizkuntzaren corpusa, Prentsa, irratia eta telebista, Liburugintza, Publizitatea eta Kulturgintza

Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak 2006ko martxoan onartu zuen EBPN Bilbon ezartzeko irizpideak ematen dituen dokumentua.

Loturak

Dokumentuak

bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

Musikauzo ekimena

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dute Musikauzo programa. Ekaineko larunbat guztietan Deustuko, Uribarriko, Errekaldeko eta Basurto-Zorrotzako barrutietako plazetan kaleko sei musika bandek alaituko dute giroa.

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao