Alor honetan Euskara Sailaren zereginak honako hauek dira:
Euskararen erabilera normalizatzeko plana gauzatzea
Euskararen Legean, 10/1982 Oinarrizko Legean, herritarren hizkuntza-eskubideak aitortu eta herri-aginteek hizkuntzaren alorrean zituzten betebeharrak ezarri ziren. Legean agindutakoa betetzera etorri ziren zenbait dekretu eta horien artean 86/l997 Dekretua, zeinek Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu beharra ezarri zien euskal herri-administrazio guztiei.
Bilboko Udalak 1999 urtean onartu zuen lehenengoz Erabilera Plana, baina ordurako hainbat urrats emanda zituen.
Planak 5 urteko iraupena duten plangintzetan antolatzen dira.
Plangintzaldi honen helburu nagusia administrazioren giza-bitartekoak arian-arian bi hizkuntza ofizialetan jarduteko gaitzea izan zen.
Bilboko Udalean 1991ko maiatzeko plenoan onartu zen hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak jartzea lanpostuen zerrendan, 6/1989 Legeak agintzen zuen bezala.
Horrek, langileak euskalduntze-alfabetatze prozesuan sartzea ekarri zuen. Izan ere, euskaraz jarduteko gaitasuna duten langileak dira udalaren erabilera planari eusten dioten zutabeak; langile horiek gabe, ezinezkoa izango litzateke administrazio elebiduna. Hori dela eta, harrezkeroko plangintzaldietan ere langileak euskaraz gaitzeko prozesuari ekin izan zaio.
Euskarazko hizkuntza-gaitasuna zuten langileen kopuruan aurrera-pausu nabarmenak eman ondoren, neurri osagarriak hartu behar izan ziren euskararen erabilera bultzatzeko. Eta horren harira, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-Administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 1998-2002 aldirako Plana onartu zuen 86/1997 Dekretuaren bidez.
Dekretu horri jarraituz, Bilboko Udalak 1999ko apirileko plenoan onartu zen Euskeraren Erabilera Normalizatzeko Plana Bilboko Udaletxean (laburpena).
Onartutako planari jarraituz, lehentasunezko administrazio-ataletan euskararen erabilera bultzatu zen trebakuntza-saioen bidez. Udaleko bulegoetan erabiltzen ziren hainbat dokumentu eredu bihurtuz estandarizatu ziren.
Beste alde batetik, garrantzi handia eman zitzaion langileekiko komunikazioari eta euskararen inguruko informazioa emateko, Arian-arian izeneko aldizkaria banatu zen langileen artean. Gaur egun, langileek informazio hori guztia Funtzionarioen Atarian dute euskararen normalizazioari buruzko atalean..
III. plangintzaldian, gero eta gehiago diren bilbotar euskaldunei euskarazko zerbitzu egokia ematea helburu izanda, besteak beste, hauexek landu izan dira:
- Sail jakin batzuetan plan berezituak.IV. plangintzaldi honen xede nagusia da Bilboko Udalean hizkuntzen berdintasunera jotzea, bi hizkuntza ofizialen berdintasun formaletik berdintasun egiazkorantz joatea.
Plangintzaldi hau 2012ko abenduaren 31n amaituko da eta bere eragin-eremua Bilboko Udala eta bere erakunde autonomoak dira.
Hiru hauek izango dira plangintzaldiaren oinarri nagusiak:
- Herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua.Horrez gain, erabilera plan honen lehen zutabe nagusia Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak dira.
Euskara Sailak euskararen planaren garapenean Giza Baliabideen Saileko Langileen Kudeaketako eta Barne Komunikazioko Sailatalarekin elkarlanean parte hartzen du.
Itzulpen zerbitzua ematea
Itzulpen zerbitzua udal bulegoek -sailetakoak eta udal enpresetakoak- sortzen duten dokumentazioa euskalduntzeko edo gazteleratzeko zerbitzua da, bai eta euskarazko testuen zuzenketarako ere.
Udal administrazioa gero eta elebidunagoa bada ere, unitate elebidunetako langileentzat itzulpena neurri osagarria da, eta sistematikoa beste guztientzat.
Hizkuntza aholkularitza zerbitzua ematea
Hizkuntza aholkularitza zerbitzua euskaraz lan egiten duten udaleko eta udal enpresetako langileei eskaintzen zaie Euskaraz lan egin ahal izateko, kasu askotan, beharrezko hizkuntza eskakizuna egiaztatzea ez da nahikoa izaten. Eguneroko lanean ahozko erabileran edo idatzizko erabileran sortzen diren hizkuntza zalantzak argitzea beharrezkoa da lana eraginkortasunez ateratzeko.
Kexak edo iradokizunak jaso eta bideratzea.
Euskara Sailak herritarrek jarritako kexak eta iradokizunak jaso eta bideratzen ditu. Kexa edo iradokizun horiek Udalak eskainitako zerbitzuetan herritarren hizkuntza eskubideak ez bermatzeak eragiten ditu.

Deia egunkariak eta Rekalde Aretoak lehenengo Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa antolatu dute.
© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A