Autoikaskuntza ordenagailu bidez
Aukera hauek ditugu ordenagailu bidez ikasteko:
BOGAk euskalduntze prozesu osoa hartzen du eta bost ikastarotan zatituta dago. Ikastaro bakoitza 15 unitatetan banatzen da eta horietako bakoitza 10 saiotan. Saioak ariketez osatuta daude, bataz beste 30 ariketa saio bakoitzeko eta horiek eginaz egingo duzu aurrera. Saioko ariketa guztiak egiten dituzunean sistemak testa egingo dizu; gainditzen baduzu, aurrera eta bestela, errepasoko saioa sortuko dizu.
BOGAk aurreikusitako saio guztiez gain, eta zure ibilbidearen arabera sor ditzakeenez gain, irakasleak ere aukera du, hala iritziz gero, zure neurriko saioak sortzeko. Beraz, unitate bakoitzak dituen 10 saioak egin beharreko gutxieneko lana da; hortik gora zure lanak aginduko baitu.
Programa honetan sartzeko euskaltegiren batean matrikula egin behar da.
Bilbon euskaltegi hauek eskaintzen dute matrikulatzeko aukera:
Ikasten euskara edozein pertsona helduri munduko edozein lekutara helarazteko diseinatuta dago, eta eskakizun bakarra Interneterako konexioa duen ordenagailu bat izatea da. Horregatik, Ikasten-ek oinarrizko hiru hizkuntzatako euskarria du: euskara, gaztelania eta ingelesa, erabiltzailearen aukeran.

Euskaraz jakin arren, duten maila hobetu nahi dutenek, eskuragarri dute Bilboko Ulibarri Euskaltegiak martxan duen Mintzakide programa. Ekimenak euskararen erabilera sustatzea eta indartzea du helburu.
© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A