Egonaldiak familia euskaldunetan
Udako hilabeteetan familia euskaldun batekin bizitzeko aukera duzu. Horrela, ikasitako guztia praktikan jarri ahal izango duzu. Gainera, euskal kultura eta euskal geografia osatzen duten herri txikiak hobeto ezagutu ahal izango dituzu.
Programa honen bidez, euskara ikasten edo hobetu nahian, nahiz bertako euskalkia ezagutzeko asmotan dabilen pertsonari familia euskaldun batean hilabete bat edo bi pasatzeko aukera emango zaio (uztailean, abuztuan edo irailean) eta, aldi berean, herri euskaldunen bizimodua eta ohiturak ezagutzeko parada ere emango zaio.
Programa honen sustatzailea HABE da, eta Bilbon antolaketaz arduratzen den euskaltegia Ulibarri da.
Informazioa: egonaldiak
© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A