Euskaltegiak
url: ikusi
Azalpena
Bilbon 17 euskaltegi daude.
Euskaltegiak euskera irakasteko ikastegi ofizialak dira. Bilboko euskaltegi guztiak pribatuak dira.
Bilboko euskaltegi guztiak HABEk homologatuta daude; horrek esan nahi du edozein euskaltegitan emango dizuten ikastaroa HABEren sisteman sartuta dagoela.
Euskaltegien artetik batzuk federatuta daude (AEK, ELKARLAN, BAI & BY); eta badago ordenagailu bidezko autoikaskuntza eskaintzen duenik ere (BAI & BY Bilbao, Mondragon Lingua...).
Mailaketa
Euskalduntze-alfabetatze prozesua lau mailatan banatuta dago:
Hartzaileak:
16 urtetik gorakoak.
Ziurtagiria
Maila bakoitza amaitzean, maila egiaztatzeko ziurtagiria lortu ahal izango dute euskaltegiren batean matrikulatuta egon eta beren-beregi horretarako egindako azterketa gainditzen dutenek.
Diru-laguntzak
HABEk zenbait baldintza betetzen dituzten ikasleei diru-laguntza ematen die; horrez gain, Bilboko Udalak ere diru-laguntzak ematen dizkie baldintzak betetzen dituzten ume txikien gurasoei eta oinarrizko errenta jasotzen dutenei.

ABAO-OLBEk eta Arriaga Antzokiak haurrei zuzendutako hainbat ekimen antolatzen dituzte ikasturtean zehar. Bost axola bemola izeneko ikuskizuna izango da gaztetxoei zuzenduta hurrengo ekimena.
© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A