RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Zer behar?

Euskara ikasteko diru-laguntzak

url: ikusi

Zenbait erakundek euskara ikasteko diru-laguntza ematen dute:

  • Bilboko Udaleko Euskara Sailak baldintzak betetzen dituzten bilbotar talde honi ematen dio diru-laguntza:
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak HABEren bitartez banatzen du diru-laguntza; eta horrez gain, Hizkuntza Eskola Ofizialak kudeatzen ditu.
    • HABEren diru-laguntza: HABEk itzuli egingo du ikasketa aldian jarritako diru-kopuruaren atal bat.

      Dirulaguntza eskatzeko baldintza:

      Euskaltegi publiko, euskaltegi pribatu edo euskararen autoikaskuntzarako zentro batean ikasi ondoren, HABEk eginiko mailen egiaztapenerako urteko deialdietan mailaren bat egiaztatu izana edo EGA lortu izana.

      Eskaera egiteko epea eta prozedura

      Epea irailean irekitzen da. Data horretan, HABEren web atarian irekita egoten da eskaerako datuak grabatu eta inprimakia eskuratzeko prozedura.

      Behin orria bete, inprimatu eta sinatuz gero, HABEren egoitza batera eraman edo bidaliko da, euskaltegi/zentroak eginiko ziurtagiri(ar)ekin batera.

      Erabakia eta jakinarazpena

      Ikasle bakoitzari dagokion diru-laguntzaren Ebazpena HABEren web atarian eta HABEren egoitzetan argitara emango da, beti ere, urtea amaitu aurretik.

      Informazio gehiago

    • Hizkuntza Eskola Ofiziala: Hizkuntza eskoletan ez da dirulaguntzarik ematen, berez oso prezio eskuragarriak dituzte eta. Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako matrikula prezioak eta tasak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Aginduaren arabera zehazten dira urtero, eta hori kontuan izanik zehazten dira unibertsitateko ikaskuntzak ez diren zerbitzuen prezioak.
bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

Futbola bai, euskara ere bai!

Athletic Club Fundazioak, Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin batera, Futbola bai, euskara ere bai! izeneko egitasmoa jarri du martxan. Egitasmo horren helburu nagusia gaztetxoen artean euskararen erabilera normalizatzea da.

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao