Bilboko XII. Poesia Astea martxan da
2011-10-19

BilbaoPoesia 2011, Bilboko XII. Poesia Astea, martxan da pasa den astetik eta igandean (urriak 23) amaituko da. Jaialdiaren egoitza nagusia Bidebarrietako liburutegia da eta bertan ari dira gauzatzen antolatutako ekimen guztiak.
Besteak beste, sari ugari jaso izan dituzten Espainiako lau poeta izango dira bertan: Felipe Benítez Reyes, José Corredor-Matheos, Olvido García Valdés eta Joan Margarit. Euskal Herriko zenbait poeta azpimarragarri ere ari dira parte hartzen ekimenean, hala nola, Kirmen Uribe, Harkaitz Cano edo José Fernández de la Sota.
Aurtengo astearen gai nagusia "Animalia poesia" izango da, eta igandera bitartean liburu aurkezpenak, errezitaldiak eta sari banaketak izango dira. Igandean Umeentzako IX. Poesia Lehiaketaren sari-banaketa izango dela 12:00etan eta jarraian Hortzmuga Teatroa taldearen emanaldia izango da.
Ikusi informazioa Bilbao.net-en
Ikusi liburuxka (pdf)

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti ipuin lehiaketa antolatzen du urtero. Sarietan 12.000 euro inguru banatzen ditu. Sail bakoitzean (gaztelaniazkoan eta euskarazkoan) lehen saria eta accesita izan ohi dira.
© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A