RSS honetara harpidetu
Bilbon Euskaraz
informazioa
atalak
Zuretzat

Banden Lehia musika lehiaketa martxan da

2011-11-08

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Azkue Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Banden Lehia musika lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu dute. Banden Lehiaren helburua Interneteko euskal musika talde amateurrik entzutetsuena saritzea da. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek www.bandenlehia.com webgunean eman behar dute izena.

Txapelketa bi fasetan bereizita dago: lehenengoa www.bandenlehia.com webgunean gauzatuko da eta bigarrena, berriz, zuzenean jokatuko den finalean. Webguneko bisitarien boto gehien lortzen duten bi bandak sailkatuko dira finalerako eta epaimahaiak aukeratuko ditu finalean parte hartuko duten beste bi bandak.

Talde amateurrek bakarrik har dezakete parte lehiaketan eta aurkeztutako abestien artean, gutxienez bik euskaraz izan beharko dute. Finalerako sailkatzen diren taldeek, berriz, gutxienez bi abesti jo beharko dituzte euskaraz. Lehiaketako final handia abenduaren 2an Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, jokatuko da BilboRocken.

Talde irabazleak, 2012ko BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du, eta 2.000 euro jasoko ditu musika materialetan gastatzeko. Beste hiru talde finalistek ere jasoko dute saria: taldekide bakoitzak Wifi konexioa eta 8 GBko edukiera duen Apple iPod Touch bat eskuratuko du.

Bideoak:

erantzunak
   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       
Zuretzat
           
  Heldua Gaztea   
  Heldua Gaztea    
 
bilaketa
Bertan Bilbo
Ba al zenekien?

Bilblogari 2011

Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Nontzeberri atariarekin elkarlanean, abian jarri du Bilblogari euskarazko blogen lehiaketa.

atzera Maiatza 2012 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Zer behar?
Buletina
Bilbon Euskaraz

© 2009 - Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao / Bilbao Council
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A

Bilbao